Aratustea

Euskera


-Goizean, Kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.

Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, "Zaku-dantza" izaten da, bertan mozorroek makilekin Saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
Mozorroen makilek zomorroaren eztena irudikatzen dute, eta zakuak, berriz, larba irudikatzen du, dantza honen bitartez antzezten dutena larbaren akatzea da, beraz.
Era berean, lekaleen jorratzea bezala ulertzen da dantza hau, makilarekin joz, bai eta haziaren "hilketa" gisa ere. Hazia apurtu eta bertatik landarea ernalduko da.

-Eguerdian, bazkaria egiten dute eskean lortutakoa partekatuz.

-Arratsaldean, pertsonaia guztiek desfilea egiten dute, gainontzeko herritarren artean sartuz.

Mozorroek Kale-eskean / Los mozorros en Cuestación

Castellano


-Por la mañana, los mozorros realizan la "Kale-eskea" (Cuestación) casa por casa y tienda por tienda, bailando, tocando música y sobre todo haciendo ruido, a cambio de comida y bebida.

La "Zaku-dantza", es una de las danzas que se representan los mozorros durante la Cuestación, utilizan palos de madera con los cuales representan el aguijón del insecto, y que durante la danza, estos mismos golpean un saco de paja que representa la larva, y la muerte de esta. Esta danza se llama también Saragi-dantza
Se interpreta igualmente como la escarda del cereal imitando el golpeo del mismo con palos, así como la "muerte" de la semilla, dando ello posteriormente lugar al germinar de la planta

-Al mediodía, harán la comida con todo lo conseguido.

-Y por la tarde, saldrán todos los personajes al desfile, mezclándose con toda la gente del pueblo. 

Mozorroek Kale-eskean / Los mozorros en Cuestación