Pertsonaiak

Euskera


Jarraian, meatzal herri hauetan antzezten ikus ditzakegun pertsonaien azalpen zehatza ematen da:

BIZKARBALTZA: Gaitz eta izurrite guztien irudia da, antzinean meatzeetako langileek jasan behar izan zituzten gaixotasunena, adibidez.

Beltza eta handia da. Akerraren buruak, eta zizare edota suge baten anzteko gorputzak osatzen dute. Aratusteetako pertsonaia nagusia da, zarata eginez herria zeharkatzen du.

BELDARROIA: Asezintasunaren irudia da. Jan eta jan aritzen da asetu gabe, harren larbek egiten duten bezalaxe. Aratusteetan jarrera oldarkorra eta erasotzailea du, aseezintasunak bultzatuta, besteak beste. Akerraren adarrak ditu eta oso lodia da.

ZANGALUZEA: Lehengo herritarrek pairatzen zuten gosea irudikatzen du. Gaixotasun, izurrite edota zomorroek bezala, kalte handia sortzen zuen herrian. Handia da oso, eta horrek gure mitologiako Erraldoien antza ematen dio.

ARTAUNTXOA: Abereen babeslea da. Zaku-ohial eta larruz jantzita doan izaki handi eta iletsua da. Euskal mitologiako Basajaunaren itxura duen gorpuzkera dauka. Babeserako makil handi bat darama, eta ongia eta gaizkiaren arteko oreka mantentzen laguntzen du.

HARTZA: Negua lotan eman ondoren, iratzarri eta menditik herrira jaisten da HARTZAZAINAk otzanduta. Ohitura zahar hau Europa osoan ospatzen zela pentsatzeko aztarnak daude gaur egun. Abanton bezalaxe, herri askotan agertzen den basapiztia salbaia eta mistikoa da.

SORGINAK: Ezagunak gure mitologian, baina meatzeei doakien ezaugarriekin. Lastozko adatsak daramatzate eta beltzez jantzita doaz, eta eskuetan dauzkaten harrizulatzeileen laztabinez zarata berezia ateratzen dute.

MOZORROAK: Lehengo meatzariek janzten zituzten zaku-oihalak daramatzate, baita kolore askotako adabakiak ere. Herritarrak zirikatzen dituzte haien sarde, ezpata eta puxikak erabiliz. Europako tradizio askotako pertsonaia da hau, eta mitologiak intsektu eta zomorroekin harreman estuan jartzen du.

MEATZE MOZORROAK: Antzinean, babeserako zaku-oihalak jantzita, umeek meatzeetan lan egiten zuten. Haien antzera jantzita doaz eta aurpegia beltzez estalita daramate.

SUA ETA KEA: Sua eta kea oso garrantzitsuak izan dira Historiaren joanean zein aratusteetan. Inausketa egitean adarrak moztu eta zuhaitza garbitzen da, horrentzat kaltegarria dena kenduz (zomorroak, harrak, etab.). Adar zatiak animaliekin batera erretzen dira, horrela adaxka berriak gaixotasunik gabe eta indartsu haziko dira. Kea ere, garbiketa horren irudiaren parte da.





Castellano


A continuación, detallamos uno a uno los personajes que podremos ver en plena escenificación en estos pueblos mineros.

BIZKARBALTZA: Personaje central y punto de partida de nuestra tradición. Esta voluminosa figura es de color negro y va metiendo ruido, además esta formado por la cabeza de un macho cabrío (akerra), y el cuerpo similar al de una serpiente o un gusano.
 
Representa el mal en general que  afecta  a  la  población.  En  consecuencia,  será quemado en la plaza, interpretando un conjuro con ánimo de extinguirlo; se puede tomar como ejemplo el cólera que, antaño, tanto perjudico a los mineros.

BELDARROIA: Pasando del mal general a uno más específico, nos encontramos con la figura que refleja la ansiedad por comerlo todo, la insaciabilidad.  Este es el caso de la larva, que en mitología, hace referencia a la destrucción de la naturaleza con su voracidad. Tiene los cuernos de un "Akerra" (macho cabrío) y es muy gordo y además, en el Carnaval lleva una actitud impulsiva y agresiva.

ZANGALUZEA: Como los dos anteriores y en relación con ellos, este personaje escenifica el hambre que, al igual que las enfermedades, larvas, plagas, insectos, etc. Infestaban al pueblo en su conjunto. Será plasmado mediante un personaje de gran tamaño, similar a los Erraldoiak”(Gigantes) de nuestra mitología.

ARTAUNTXOA: Es el protector del ganado. Ante todas estas contrariedades, tenemos presente al protector que nivela la balanza entre el bien y el mal. Es grande, tiene el pelo largo y viste con pieles de animales y con tela de saco. Si lo comparamos con la mitología vasca, se parece al "Basajaun".

HARTZA: Después de su letargo invernal, el Hartza despierta y bajará al pueblo domado por el HARTZAZAINA. Hay indicios para pensar que esta vieja tradición se llevaba a cabo en toda Europa y, al igual que en Abanto, es un personaje que aparece en muchos Carnavales.

SORGINAK: Protectoras también y muy dadas en estas zonas y típicas dentro de nuestra historia como de nuestra tradición. Es nuestra intención crear una variante de esta parte, siendo característico su pelo de paja y la barrena manteniendo el estereotipo y dándole carácter minero.

MOZORROAK: Personajes habituales del carnaval y común a otras tradiciones. En esta ocasión la diferencia recae sobre la vestimenta, compuesta básicamente por tela de saco y que guarda gran similitud con la de nuestros antecesores mineros. La mitología relaciona dicho papel con el insecto genérico, algunos de ellos portadores de objetos punzantes, simbolizando el aguijón de los mismos.

MEATZE MOZORROAK: Visten un traje hecho de tela de saco, igual que el que vestían los niños cuando entraban a trabajar a la mina. Era un traje muy común, ya que era un traje barato, y que resistía bien la humedad. Llevan la cara tapada por un velo negro, y su función es incordiar a la gente del pueblo con espadas, palos o bolas.

EL FUEGO Y EL HUMO: A lo largo de la Historia y también en el Carnaval, han sido muy importantes estos dos elementos: tanto el fuego, para quemar la poda y todos los males que lleva (insectos o larvas), como el humo, porque este representa la purificación del mal. De esta manera, los arboles crecerán sanos y fuertes.